top of page

DESGAITASUNA, ANIZTASUN FUNTZIONALA EDO GAITASUN DESBERDINAK?

Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioak ezarritakoaren arabera, legezko adierazpena da «desgaitasuna duen pertsona». Hortaz, desgaitasunen bat duten pertsonez ari bagara, honako termino hauek erabili behar ditugu: «desgaitasun fisikoa duen pertsona» edo «desgaitasun intelektuala duen pertsona», «itsutasuna duen pertsona» edo «ikusteko desgaitasuna duen pertsona», etab.

 

Zenbait kolektibok eta mugimenduk «aniztasun funtzionala», «gaitasun desberdinak», «beste gaitasun batzuk» eta antzeko terminoak erabili ohi dituzte, inklusiboagoak eta positiboagoak direlakoan. Termino horiek, baina, nahasketa sor dezakete, baita segurtasun-gabezia juridikoa ere, legezko terminoa «desgaitasuna duen pertsona» baita. «Desgaitasuna duen pertsona» terminoa erabiltzeko beste arrazoi bat da beste terminoek edonor har dezaketela barnean, guztiok garelako desberdinak. Eta baliteke horrek ikusezin egitea desgaitasuna duten pertsonen beharrak eta borroka.

annie-spratt-A2bvXVD5qgo-unsplash.jpg

Annie Spratten argazkia, Unsplash ataritik hartua.

Asmo onez erabiltzen dira beste termino horiek, eta, zenbait testuingurutan, onargarriak izan daitezke. Hala ere, ez dugu ahaztu behar zein den termino ofiziala eta legala. Gainera, kontuan hartu behar da terminologia etengabe ari dela aldatzen. Eta zenbait kolektibo bat ez badatoz ere termino batzuei dagokienez, xede bera dute guztiek: aurrera egitea eta hobetzea.

Erreferentziak:

 

bottom of page