top of page

ZER DIRA ZURRUMURRUEN AURKAKO ESTRATEGIAK?

​

Zurrumurruen aurkako estrategiek gizarte-aldaketako prozesuak sustatzen dituzte, eta helburu dute diskriminazioa prebenitzea, bizikidetza hobetzea eta aniztasunaren aberastasuna baliatzea. Epe luzeko prozesuak dira, eta gizartea sentsibilizatzea eta pertsonen pertzepzioak eta jarrerak aldatzea dute xede. 

​

Zurrumurruek estereotipoak eta aurreiritziak zabaltzen eta finkatzen dituzte. Zurrumurruen aurkako estrategien helburua ez da datu objektiboen bidez zurrumurruak gezurtatzea; aitzitik, estereotipoak eta aurreiritziak eraisten dituzte, haien konplexutasuna aitortuta eta pentsamendu kritikoa bultzatuta. Horretarako, gizarte-eragileak eta herritarrak inplikatzen eta trebatzen saiatzen dira, bai eta agenda politikoan eta sozialean eragiten ere.  

​

Espainian, zenbait erakunde publikok eta gizarte erakundek estrategia horiek sustatzen dituzte sentsibilizazio-kanpainen, tailerren eta prestakuntzaren bitartez, besteak beste, baita informazio-materialak zabalduta eta jarduerak antolatuta ere.

​

pexels-keira-burton-6147394.jpg

Keira Burtonen argazkia, Pexels ataritik hartua.

Erreferentziak:

​

bottom of page